XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizartegi aurrean, esku-amugintzako aulkia, ate inguruan, bizartegietan izaten diran ezaugarriak zintzilik. Sagardotegiko orman, kurpita abarra, kupeleko sagardoa saltzen dala adierazten. Onen beko aldean, arutz-onuntz ibiltzeko sutegi txikia ta aulki luzea.

APALLU amogintzako aulkian exerita amugiten. An inguruan dan pelota-tokian jotzen dituzten txaloak entzungo dira noiztikpeñean. Pelota-jokoan egiten diran tantoen berri emango duen abotsa ere bai.

Abots zoli batek, tantotik tantora, onela adierazten joango da: Sakiak bat, errestuak bat ez, jaunak! Au da: sakia jotzalleak zenbat tanto dituan eta errestuak zenbat dauzkazen esaten joan bear du, pelota-jokoa benetan ikusten balu bezela. Era berean, goxotegian abesti ikasketan bost xei mutiko.

Entzungo dan abestia .

(EZTI Abestiaren erdi-aldean goxotegitik irten eta oin-puntetan Apallugana atzeko aldetik joan eta sorbaldan goxo-goxo joaz mallu takatekorik ez ateratzeko adieraziko dio eskuz, aurtxoa lo balegoke bezela).

APALLU - (Arriturik) Zer? Zer gertatzen dek?
EZTI - (Ixiltzeko adieraziz) Xiiiiiii!!!

(Gero abestiak txoraturik baleuka bezela eskuak biotzera eraman eta buruaz goxotegiko abeslariak zuzenduko ditu. Eta abestia bukatzean, goxotegiko atera joan eta APALLU'ri zuzenduaz, besoak zabaldu ta buru-gerriak makurturik agur egiten dio. Beriala goxotegira sartuaz).

(APALLU Isekazko parrea egiñik, burutik ondo eztala adieraziko du).

AURRENEKO AGERALDIA. APALLU, gero EZTI